Bilbao Basket
FITXAKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Belgikarra 20 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen ari da egunotan bere herrialdeko taldearekin, eta Belgikako Ligako gazterik hoberena eta seigarren jokalaririk hoberena izendatu zuten.
Thijs De Ridder. Argazkia: Bilbao Basket
Thijs de Ridder 20 urteko eta 2,03 metroko hegal-pibot belgikarrak bi urteko kontratua sinatu du Surne Bilbao Basket taldearekin, beste urtebete luzatzeko aukerarekin. Jokalaria Telenet Giants Antwerp Belgikako taldetik iritsiko da.
Bilboko taldeak jakinarazi duenez, De Ridder 20 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen ari da egunotan Belgikarekin, eta multzoen faseko liderra izan da puntuetan (partidako 19 batez beste), erreboteetan (12) eta balorazioan (27,3).
Hegal-pibot belgikarrak Telenet Giants Antwerp taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, partidako 11 puntu eta 6,1 erreboteko batez bestekoarekin, eta hirukoetan % 44,4ko portzentajea lortuta. Belgikako Ligako gazterik hoberena eta seigarren jokalaririk hoberena izendatu zuten; horrez gain, txapelketako boskote onenean ere sartu zuten.
Aurreko denboraldian egindako lanari esker, Belgikako selekzio nagusiarekin debutatu du, eta Munduko Txapelketarako FIBAren sailkapen fasean 10,5 puntuko eta 8,5 erreboteko batez bestekoak eskuratu ditu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa