23:16

Bilbao Basket

Txapeldunen Liga

Bilbao Basket matematikoki aukerarik gabe geratu da Txapeldunen Ligako final laurdenetara sailkatzeko

EITB MEDIA

UCAM Murtziak Tenerife menderatu du, 82-67, eta, ondorioz, Jaume Ponsarnauren taldeak ez du inolako aukerarik Txapeldunen Ligako taldean, final zortzirenetako fasean, laurdenetara aurrera egiteko.

  • Irudian, Adam Smith, Txapeldunen Ligako partida batean; Bilbao Basket ez da sailkatuko (EFE).

    Irudian, Adam Smith, Txapeldunen Ligako partida batean; Bilbao Basket ez da sailkatuko (EFE).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek aukera matematiko guztiak galdu ditu asteazkenean Txapeldunen Ligako final laurdenetarako sailkatzeko; izan ere, UCAM Murtziak 82-67 menderatu du Tenerife, eta, hortaz, Jaume Ponsarnauren taldeak ez du inolako aukerarik Txapeldunen Ligako taldean, final zortzirenetako fasean, laurdenetara aurrera egiteko.

Bilbao Basketek, orain arte jokatutako bost jardunaldietan, garaipen bakarra lortu du; Miribillan lortu zuen, Darussafakaren aurka, final zortzirenetako fasearen lehen partidan, 85-75. Ondorengo lau partidetan, ordea, ezin izan du irabazi: UCAM Murtziaren etxean galdu zuen, 90-72, eta Tenerifen, 78-66, eta, aurreko astean, Bilbon, 72-74 amaitu zuen Teneriferen aurka. Asteartean, Istanbulen, Darussafaka 95-85 gailendu zitzaion Bizkaiko taldeari; beraz, aukeraren bat izaten jarraitzeko, Bilbao Basketek behar zuen Tenerifek Murtzian irabaztea, baina ez da hori gertatu.

Tenerife da multzoko liderra, lau garaipen lortuta, eta bermatuta du sailkatzea. UCAM Murtziak hiru partida irabazi ditu, eta, halaber, final laurdenetan izango da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena