Bilbao Basket
Endesa Liga (6. jardunaldia)
Erredakzioa
Bilboko taldeak 83-85eko emaitzarekin galdu du Endesa Ligako liderraren kontra jokatu duen neurketa.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Real Madrilen aurka (83-85) Endesa Ligako seigarren jardunaldiari zegokion partidan. Neurketa atzeratu egin behar izan zen Real Madrilen COVID-19agatik positibo bat antzeman zutelako.
Madrilgo taldeak hasiera bikaina eman dio neurketari (0-8) Abalderen bost punturi eta Carrollen hiru bati esker. Lasok zuzentzen duen taldea nagusi izan da hasierako hamar minutuetan, eta 11 puntuko abantaila lortu du (12-23).
Bigarren laurdenean ez da norgehiagokaren gidoia aldatu; Bilbao Basket ezinean, eta Real Madril jaun eta jabe. Desabantaila handiarekin iritsi da Bilboko taldea atsedenaldira (29-44).
Lehen bi laurdenak ikusita, bazirudien dena erabakita zegoela, baina atsedenaldi ondo etorri zaio Alex Mumbruk zuzentzen duen taldeari, eta hiru minututan aurretik jarri da (48-46), 21-2ko partziala lortuta. Pablo Laso oso haserre azaldu da Real Madrilek hirugarren laurdenean egin duen jokoarekin, eta Bilbao Basket bi puntuko errentarekin (60-58) heldu da azken laurdenera.
Ordura arte minutu bakar bat jokatu ez duen Facundo Campazzo kantxaratu du Pablo Lasok, baina argentinarraren gidaritzapean ere ezin izan du zuloa ireki Real Madrilek. Estu joan da partida, eta talde bisitariaren aldeko 73-74koaren ostean nagusi izan da Real Madril eta sei puntuko abantaila (73-79) lortu du. Hala ere, Bilbao Basketek ez du etsi, eta hiru puntura gerturatu da (78-81) lehia amaitzeko 17 segundo falta zirenean. Real Madrilek, ordea, ondo kudeatu ditu azken segundoak eta garaipena erdietsi du (83-85).
Fitxa teknikoa:
83 - RETAbet Bilbao Basket (12+17+31+23): Rousselle (16), Jaylon Brown (16), Alex Reyes (3), Aaron Jones (4) eta Balvin (18) -hasierako taldea-; Hakanson (14), Kljajic (2), Serron (2), Kulboka (6), Dos Anjos (2) eta Betolaza.
85 - Real Madril (23+21+14+27): Alocen (10), Abalde (9), Carroll (10), Garuba (2) eta Tavares (6) -hasierako taldea-; Laprovittola (3), Campazzo (6), Llull (14), Taylor (7), Reyes (2) eta Thompkins (16).
Partzialak: 12-23, 29-44 (atsedenaldia); 60-58 eta 83-85 (amaiera).
Epaileak: Ruben Sanchez, Javier Torres eta Carlos Peruga. Rousselle (40. min) kanporatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa