09:38

Bilbao Basket

FIBA Europe Cup

Surne Bilbao Basketek taldeko lehen postua ziurtatu nahi du Kutaisi 2010en aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kutaisiren aurkako norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.

  • Bilbao Basket, Europa Kopan

    Bilbao Basket, Europa Kopan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako taldeko lehen tokian amaitzeko asmoz egingo dio aurre Kutaisi 2010 taldearen bisitari, Miribillan, 20:00etan hasita. 

Darrun Hilliard eta Martin Krampelj ez dira jokatzeko moduan izango; horrenbestez, Bingen Errasti eta Kepa de Castro 22 urtez azpiko taldeko jokalariei emango die aukera Jaume Ponsarnauk, joan den astean egin zuen moduan.

Beltzezko gizonek 51 puntuko aldeaz menderatu zituzten Georgiakoak, Tiflisen (62-113). Hori dela eta, ez lukete arazo handirik izan behar honezkero kanporatuta dagoen Kutaisiri irabazi eta taldeko lehen tokian bukatzeko, eta Peristeriren aurretik jarraitzeko.

20:00etatik aurrera, neurketa ikusgai izango da eitb.eus-en, stremingez, eta ETB4n, telebistaz. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena