13:51

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek Martin Krampelj hegaleko pibota fitxatu du

EITB Media

Esloveniarrak 30 urte ditu, eta 2,06 metro neurtzen du. 2024-2025 denboraldian Turkiako Yalovaspor eta Libanoko Sportif La Sagesse taldeetan jokatu zuen.

  • Martin Krampelj

    Martin Krampelj. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek Martin Krampelj hegaleko pibota fitxatu du, eta, antza, 2025-2026 denboraldirako taldea itxitzat jo du. Esloveniarrak 30 urte ditu, eta 2,06 metro neurtzen du.

Krampelj Turkiako Yalovaspor eta Libanoko Sportif La Sagesse taldeetan aritu zen 2024-2025 sasoian. Espainiako ligan esperientzia du, 2019-2020 denboraldian Andorrako jokalaria izan baitzen. Aipatutako taldeez gain, Krampeljek honako talde hauetan ere jokatu du: Gliwice eta Dabrowa Gornic (Polonia), Scafati (Italia), Sioux Falls Skyforce (Estatu Batuak), Hamilton Honey Badgers (Kanada), Astana (Kazakhstan), Aguada (Uruguai) eta Iguate Big Bulls (Japonia). 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena