Sailkapenak Eskubaloia
Eskubaloia
O. Z. A. | EITB Media
Neurketa oso parekatua izan arren, Porriñoren eraginkortasuna gailendu da azken minutuetan.
Porriño eta Beti-Onaken arteko kanporaketa Indurain Anaiak Polikiroldegian. Argazkia: @BmPorrino
Replasa Beti-Onakek ezin izan du Conservas Orbe Rubensa BM Porriño mendean hartu, eta ez da XLV. Erreginaren Kopako azken fasean izango. Lehen jokalditik izan dira aurretik kanpotarrak markagailuan, eta nafarrek ezin izan dute markagailua irauli. Indurain Anaiak kiroldegiko harmailak jendez lepo bete dira kanporaketaz gozatzeko.
Lehen zatian, galiziarren joko bizi eta bertikalak arazoak sortu dizkie defentsan etxekoei. Hala ere, nafarrek ez dute amore eman, eta 12-14ko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran, Pontevedrakoek zuloa ireki dute markagailuan, eta sei goleko abantaila ere lortu dute. Hala ere, Miguel Etxeberriak hutsartean egindako aldaketek fruituak eman dituzte, eta atea ixtea lortu dute. Defentsako sendotasuna berreskuratuaz batera, neurketa hogeina berdintzea lortu dute atarrabiarrek. Amaierara arte, emozioa eta parekotasuna izan dira nagusi. Azken minutuetan, ordea, Porriñoren eraginkortasuna gailendu da, eta azken faserako txartela lortu du, 22-24 nagusituta.
Neurketa hasi aurretik, urtarrilean selekzio autonomikoen Espainiako txapelketan parte hartu zuten klubeko jokalariei aitortza egin diete. Liga eta Kopako partidak kontuan hartuta, hiru partida jokatu dituzte denboraldi honetan bi taldeek elkarren aurka, eta nafarrek ezin izan dute garaipenik erdietsi. Zuazo Barakaldoko taldea ere txapelketatik kanpo geratu zen, Malagaren aurka 19-33 galduta. Horrela, Bera Bera izango da Illunbeko Donostia Arenan maiatzean jokatuko den azken fasean izango den euskal talde bakarra.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 13:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa |
04 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa