Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

23:30

Pilota

Eusko Label Winter Series

Erkiaga eta Ibarluzea finalerdietara sailkatu dira, Laduche eta Gorka menderatuta

I. G. | EITB MEDIA

Lehen seta irabazita ziurtatu dute txapelketako hurrengo fasean egotea, baina, horrez gain, partida ere bereganatu dute (15-14, 9-15 eta 5-3).

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea Eusko Label Winter Serieseko finalerdietara sailkatu dira astelehen honetan, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako 10. jardunaldiko partidan. Ludovic Laducheren eta Gorka Sorozabalen aurka lehen seta irabazita ziurtatu dute txapelketako hurrengo fasean egotea, baina, horrez gain, partida ere bereganatu dute (15-14, 9-15 eta 5-3).

Laduchek eta Gorkak partida 2-0 irabaztea behar zuten finalerdietara iristeko itxaropenekin jarraitzeko. Erkiaga eta Ibarluzeak, aldiz, set bakarra irabaztea nahikoa zuten hurrengo faserako txartela ziurtatzeko.

Hala, berdeen estrategia frontoian Ibarluzea bilatzea izan da, Erkiaga jokoan sartzea eragozteko. Lehen tantoak haienak izan diren arren, kosta egin zaie moldatzea eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteak hartu du setaren gidoia (6-4).

Baina, pixkanaka, Laduche eta Gorka nagusitzen joan dira eta, markagailuan aurretik jartzea lortu dute (6-8). Erkiaga jokoan sartzen hastean indarrak berdintzen hasi dira eta, hainbat aldiz berdindu arren, Erkiaga eta Ibarluzeak bereganatu dute jokoa eta finalerdietarako txartela ziurtatu dute (15-14).

Bigarren seta lasaiagoa izan da, bikote arrosak lanak eginda eta Laduche eta Gorka inongo aukerarik gabe. Hala ere, bi bikoteak partida irabaztera atera dira, sailkapenean ahalik eta emaitza onena lortzeko. Hasieran gogor aritu dira bi bikoteak, baina azken tantoak berdeenak izan dira eta partida hirugarren eta azken setera eraman dute (9-15).

Azken setean Erkiaga eta Ibarluzeak ez dute aurkaririk izan (5-3), eta finalerdietara B multzoko lehen postua eskuratuz igaro dira. Bestalde, Laduche eta Gorkak azken partida jokatuko dute Arbe eta Manciren kontra, baina ezer ez da jokoan izango partida horretan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    15 11:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamaikagarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena