Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

23:33

Pilota

Eusko Label Winter Series

Johanek eta Lopezek, aurreikusitakoa betez, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietarako txartela lortu dute

EITB MEDIA

Txapelketako zortzigarren jardunaldian, lehen set estu baten ondoren, Arbe eta Manciren konbinatu laranjari 15-14 eta 15-7 gailendu zaie. Horrela, matematikoki, finalerdietarako txartela lortu dute B multzoan.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Johan Sorozabalek eta Imanol Lopezek Jokin Arbe eta Mikel Mancisidor mendean hartu dituzte astelehen honetan, 15-14 eta 15-7ko emaitzarekin, 2023-24ko Eusko Label Winter Serieseko zortzigarren jardunaldian. Horrela, talde horiak finalerdietarako txartela ziurtatu du matematikoki, B multzoan, 9 punturekin.

Gernika-Lumoko Jai Alai bete-bete batean, gaurkoa partida gogorra, bizia eta galtzeko askokoa izan da, baina baita asko irabaztekoa ere. Izan ere, Arbek eta Mancik partida irabaztea zuten aukera bakarra finalerdietarako bidean aurrera jarraitzeko, eta horrela borrokatu dute lehenengo setean, norgehiagoka indartsu hasi dutenean, aurkariak behin baino gehiago estualdian jarriz. Hala ere, seina berdindu ondoren, Johan eta Lopez suspertu eta aurretik jarri dira, ia-ia amaierara arte. Aipagarria da bide horretan bikote horrek lortutako zazpigarren tantoa, zeinetan Johanek bere burua lurrera bota duen, beharrezkoa zuen indarra batuta, bi pareta ikusgarri bat lortzeko.

Hortik aurrera, tantoak garesti egon dira, eta markagailuak gora egin du pixkanaka bi aldeetan, Arbe-Manci bikoteak 14-14 berdindu duen arte. Azken tantoak joko bizia erakutsi du, aurrealdean zein atzealdean. Tentsio handiko tantoa izan da hori, bigarren jokoa markatuko lukeena. Bi aldeek gogor jokatu eta borrokatu dute, bote luze eta laburrekin, Arbek, lehen set hau amaitutzat emateko asmoz, ezker paretarekin jokatzeko asmoz jaurti eta kanpora ihes egin dion arte. Jokaldi gogorra izan da, bizia, neketsua, ustekabekoa, 45 pilotakada izan duena; erabakigarria.

Bigarren seta hasi eta segituan, Johan eta Lopez, faborito argiak partidaren aurretik, nabarmen nagusitu dira, 11-3ra arte. Hortik aurrera, azken saiakeran, Arbek eta Mancik markagailuan gora egin dute, puntuz puntu, 14-7raino, aurkariak berriro estualdian jartzen saiatuz. Baina ez dute lortu.

Kontuak horrela, Johan-Lopez bikotea B multzoko lehen postuan kokatu da. Hala ere, ikusteke dago oraindik sailkapena behin betiko finkatzeko. Izan ere, orain arte lehen postuan zegoen Erkiaga-Ibarluzea bikotea, 7 punturekin, Laduche-Gorkaren aurka neurtuko da datorren urtarrilaren 8an, eta, beraz, horiek lehen postua ken diezaiekete gaurko txapeldunei urte hasierako partida irabaziz gero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena