Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

17:18

Pilota

Nafarroa Arenan

Lau bikote lehian, asteburuan erabakiko den Caixabank Mastersa irabazteko

EITB MEDIA

Ostiraleko bi finalerdiak eta igandeko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko dira. ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte hiru partidak.

  • Ezkurdia, Jaka eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko partida batean

    Ezkurdia, Jaka eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Caixabank Mastersa asteburu honetan erabakiko da Nafarroa Arena pilotalekuan. Orotara, lau bikote izango dira lehian, tartean, Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena, aurreko edizioko txapeldunak.

Bi finalerdiak irailaren 29an jokatuko dira. Lehengoa 21:15ean hasiko da eta egungo txapeldunek Jaka-Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ezkurdiak eta Mariezkurrenak abantaila txiki bat dute, etxean jokatzeko dutelako, eta iaz ere txapeldun izan zirelako, orduko finalean Jokin Altuna eta Ander Imaz mendean hartuta.

Ezkurdiak eta Mariezkurrenak, gainera, sailkapeneko lehen postuan dira aurreko bost jardunaldiak jokatu ostean, lau garaipen lortuta.

Lehenengo finalerdiaren ostean, bigarrena jokatuko dute Altuna III.a-Imaz eta Peña II.a-Rezusta bikoteek. Irabazleek finala jokatuko dute.

Bigarren finalerdiko bi bikoteek play-offetan lortu zuten finalaurrekoa jokatzeko txartela. Ezkurdia eta Mariezkurrena, aldiz, zuzenean sailkatu ziren azken jardunaldiaren ostean sailkapeneko lidergoari eutsita. 5. jardunaldiko partidan, gainera, garaipen erosoa lortu zuten, 22-11, Larrabal-Zabaleta bikotearen aurka.

Finala, igandean

Finala, igandean, urriak 1, jokatuko da, Nafarroa Arenan. Pilota jaialdia 17:00etan abiatuko da eta, finalerdietako bi partidak bezala, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena