Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
ZESTA-PUNTA
EITB MEDIA
Abuztuaren 2an egin diote bigarren erresonantzia, eta, lesioa baieztatu denez, epe luzez egongo da jokatu ezinda. Ebakuntza egingo diote abuztuaren 22an.
Xabi Barandika. Argazkia: EITB Media
Xabi Barandika puntista gernikarrak hautsita du eskuin belauneko lotailu gurutzatua, abuztuaren 2an egindako proben emaitzek baieztatu dutenez, eta, ondorioz, jokatu ezinda egongo da denbora luzez. Gernika-Lumokoari ebakuntza egingo diote abuztuaren 22an.
Barandika baja izan zen uztailaren 28an, bere herrian, Jon Zabalarekin batera Goikoetxea eta Manzi bikotearen aurka jokatu behar zuen partidan. Osasun-proben arabera, baja luzea izango da, sei eta bederatzi hilabete bitartekoa.
Barandika puntista nabarmenetako bat izan da azken denboraldian, baina lesioaren ondorioz denboraldi osoa galduko du.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 12:50 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa |
18 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa