Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
6. JARDUNALDIA
B. L. G. | EITB MEDIA
Irabazleek erraz bereganatu zuten neurketa (15-8 eta 15-5). Lehen setean, 8-0 jarri ziren aurretik; bigarrenean, berriz, 6-0. Hala ere, batez ere lehenengo setean, zuriek estutu egin zuten bikote laranja (10-7), baina alferrik.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Beaskoetxeak eta Lopezek bi setetan garaitu zituzten Leke eta Minvielle (15-8 eta 15-5) Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko neurketan. Bi jokoetan tanto errenkada luzeak eginez aurreratu baziren ere, lehen setean zuriak era arriskutsuan hurbildu zitzaizkien. Hala ere, laranjek berriro erritmoa hartu eta erraz bereganatu zuten jokoa.
Benetan zaila jarri zitzaion lehen jokoa Leke-Minvielle bikoteari, atsedenaldirako 8-0ekoa erakusten baitzuen markagailuak laranjen alde. Aldageletatik bueltan, ordea, lehen tantoa haiena izan zen, eta tantoz tanto aldea murrizten joan ziren, Beaskoetxea eta Lopez urduritzeko lain. Izan ere, 10-7 eta 11-8 gerturatu ziren. Dena dela, hortik aurrera, laranjek ez zuten hasieran lortutako abantaila alferrik galdu nahi izan, eta 15-8ko markagailuarekin eskuratu dute lehen seta.
Polemikarako tarterik ere izan zen lehen zati horretan. Horren adierazle bikote zuriak birritan eskatu zuela epaileak zalantzen txokora joatea, kasu bietan Lopezi pilotak zesta barruan punpa egin ziolakoan. Lehenengoan, epaileek arrazoia eman zieten zuriei (10-5). Bigarrenean, ordea, epaileek laranjei eman zieten tantoa (12-8), pilota zestatik guztiz atera ez zela argudiatuta.
Bigarren setean, zuriek ez zituzten hainbeste estutu laranjak. 6-0 aurreratu ziren Beaskoetxea eta Lopez, eta atsedenaldira 8-1ekoa zen emaitza joan ziren. Beaskoetxeak mota guztietako tantoak egin zituen, eta 13-2 jarri ziren nabarmen agintzen. Zuriek orduan hiru tanto egin zituzten jarraian (13-5) markagailua itxuratuz; dena dela, lehian zehar 19 tanto egin zituen aurrelari gernikarrak bigarren jokoko 14.a erdietsi zuen, eta bertan amaitu ziren zurien aukera guztiak (15-5).
Azkenean, sorpresarik ez Winter Serieseko 6. jardunaldian. Horrenbestez, Beaskoetxea eta Lopezen eskuetan dago sailkapena eskuratzea orain. Izan ere, 4 puntu bilduta, Johan eta Del Rioren aurkako partidan erabakiko da txapelketan jarraituko duten edo ez. Lekerentzat eta Minviellerentzat, bestalde, sailkapena ia ezinezkoa da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa