Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
NAZIOARTEKO TXAPELKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal frontoietan egingo den mundu mailako hitzorduaren aurretik, Argentinako San Luis herriak antolatuko du 2026ko lehia.
Pilotako Munduko Txapelketa
Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) San Luisi (Argentina) eta Bilbao-Gernikari aitortu die hurrengo bi munduko txapelketak antolatzeko ardura. Argentinako hitzordua 2026an izango da, eta lau urte geroago iritsiko da Bizkaira, 2030ean, alegia.
FIPVk Biarritzen egin du bilera ostegun honetan, bertan 2022ko txapelketa jokatzen ari dela baliatuta, eta lehen aldiz, bi egoitza aldi berean esleitzea erabaki du. Bata zein bestea aho batez onartu diren proposamenak izan dira, erakundeko presidente Xavier Cazaubonek EFEri adierazi dionez.
Horrela, lehen aldia izango da Bilbok edo Gernikak txapelketa horren egoitza lanak egingo dituztenak. Alabaina, horien aurretik beste euskal hiri batzuk izan dira pilotaren nazioarteko hitzordu nagusienaren agertoki, hala nola, Donostia (1952, 1970), Gasteiz (1986), Iruñea (1962, 2002), Donibane Lohizune (1994) eta Biarritz (1978, 2022).
Bestalde, batzarrak Cazaubon FIPVeko 2026ra arte presidente gisa berrautatzea erabaki du, oposiziorik gabe, pilotaren "sendotzean, berritzean eta hedapenean" oinarritutako programarekin.
Hurrengo zuzenekoak
01 | 11:30 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Finalak) |
01 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Zaldibarko Txapelketa |
01 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa