Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

19:19

Pilota

Operación

Irribarriari eskuin belaunean egin dioten ebakuntza ondo atera da

A. B. | EITB Media

"Dena ondo atera da, ez dut minik sentitzen", adierazi du Iker Irribarriak ebakuntzaren ostean.

  • Iker Irribarria

    Iker Irribarria, ebakuntzaren ostean. Argazkia: Aspe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegun honetan ebakuntza egin diote Iker Irribarriari eskuin belaunezurrean zuen lesioa sendatzeko, eta dena ondo atera dela jakinarazi du Aspe enpresak. Mikel Sanchez Doktorea izan da ebakuntza egitearen arduraduna.

Irribarria 8:00etan sartu da Gasteizko Vithas San Jose Ospitalean, eta kirofanotik pasa da 10:30ean. Ebakuntzak ordu t'erdi inguru iraun du. "Dena ondo irten da. Oraindik pixka bat lokartuta nago, baina ez dut minik sentitzen", adierazi du Aramako pilotariak ebakuntzaren ostean.

Oraindik ez dute jakinarazi Irribarriari alta noiz emango dioten, ezta sendatze-prozesua noiz arte luzatuko den, baina ondorengo egunean emango du horren berri Aspe enpresak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena