Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Lan gatazka
Erredakzioa
Bi aldeak bildu dira, eta ez dute akordiorik lortu. Baikok lan harremanetan ikuspuntu kolektiboago baten alde egin nahi duela esan du ohar baten bidez. Pilotariak sentsazio txarrekin irten dira.
Baikoren eta ìlotarien arteko bileraren irudia. Argazkia: EiTB
Baiko enpresa eta pilotariak Bilbon bildu dira bi aldeen arteko gatazka konpontzeko asmoz. Hala ere, batzarra akordiorik gabe amaitu da. Aurrerapauso txiki batzuk eman dira, baina pilotariak ez dira sentsazio onekin irten.
Hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea duela adierazi du Baikok, komunikatu baten bidez, bileraren ostean. Oharrak dioenez, enpresa prest dago lan harremanetan ikuspuntu kolektiboagoarekin aurrera egiteko, baita pilotariek eskatutako zenbait puntu berrikusteko.
Bestalde, pilotariak burumakur irten dira bileratik, uste baitute Baikok ez dituela kontuan hartu eurek egindako eskakizunak. "Balorazio onik ez dugu atera. Esperantzarekin etorri gara, baina batzarra nola joan den ikusta, ez goaz oso pozik", adierazi du Ibai Zabala pilotariak.
Pilotariek deituriko hamabi eguneko greba ostegun honetan, urriaren 8an, da hastekoa gaueko hamabietan. Ondorioz, arriskuan da larunbatean Agirre-Albisu bikoteak Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatu neharreko Binakako Txapelketako neurketa. Dena den, pilotariek datozen orduetan erabakiko dute grebarekin aurrera egingo duten ala ez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa