Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

19:45

Pilota

Oharra

Baikok eta Aspek diotenez, enpresek erabakitzen dute nork jarraitzen duen eta nork ez

Erredakzioa

Esku Pilotako Enpresen Ligak ohar bat publikatu du pilotariek azken egunetan egin dituzten komunikatuei erantzuteko.

  • Pilota

    Esku pilotara jokatzeko erabiltzen den pilota. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esku Pilotako Enpresen Ligak komunikatu bat publikatu du astearte honetan, azken aste eta egunetan pilotariek plazaratutako oharrei eta adierazpenei erantzuteko.

"Esfortzu handia egiten ari gara jarduera berriz eten ez dadin", esaten du Baiko eta Aspe barneratzen dituen Enpresen Ligaren oharrak. Gainera, argi utzi nahi izan du enpresak direla kontratazioen inguruko erabakiak hartzen dituztenak: "Daukagun antolakuntzaren barruan, enpresak gara zein kirolarik jarraitzen duten ala ez erabakitzen dugunak".

COVID-19 koronabirusaren pandemiaren krisiak Esku Pilotako Enpresen Ligari ere eragin diola adierazten du komunikatuak: "Argi dago diru-sarreren beherakadak eragina izango duela enpresen gastuetan. Esku Pilotako Enpresen Liga osatzen duten enpresek euren aurrekontuak egokitu behar dituzte egungo egoerara, eta horrek eragina izango du kontratazioetan eta soldatetan".

"Egungo egoeran polemikak sortzea ez da egokia", esaldiarekin amaitzen da Esku Pilotako Enpresen Ligak publikatutako oharra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena