Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Lesioa
eitb.eus
Mikel Urrutikoetxeak min hartu zuen Binakako Txapelketako finalean eta ez da Lau t’erdiko Txapelketa jokatzeko prest egongo. Arauei jarraituz, Oinatz Bengoetxeak aurrera egingo du.
Mikel Urrutikoetxea, pilotakada jotzen Binakako Txapelketako finalean. Argazkia: EFE
Mikel Urrutikoetxeak ez du parte hartuko Lau t'erdiko Txapelketan. Zaratamoko (Bizkaia) pilotariak min hartu zuen asteartean jokatu zen Binakako Txapelketako finalean. Medikuarekin egon eta lesioa aztertu ostean, asteburuan ez jokatzea erabaki du.
Ondorioz, Urrutikoetxeak aurkari zuen Oinatz Bengotxea finalerdietarako sailkatu da, txapelketaren arauei jarraituz, aurten ez baita ordezkorik egongo pilotariren bat lesionatzen bada.
Elezkano - Altuna partida, larunbatean
Gainera, igandean jokatzekoa zen Danel Elezkano – Jokin Altuna final-laurdenetako neurketa larunbatean jokatuko da Urrutikoetxea – Bengoetxea VI.a partidaren ordez. Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahalko duzu ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa