Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa

Buruz Burukoa

18:54

Buruz Burukoa

Ez zuten ezer jokoan

Rezusta vs Laso neurketa ere bertan behera geratu da, Nafarroako aurrelaria min hartuta dagoelako

EITB Media

Unai Lasok ezingo du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 3. jardunaldiko partida jokatu, sorbaldako minagatik. Ez dagoenez neurketak atzeratzeko aukerarik, garaipena Rezustarentzat da, 22-0eko emaitzarekin.

  • Unai Laso

    Unai Laso, pilotaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 6rako aurreikusita zegoen Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiko Beñat Rezustaren eta Unai Lasoren arteko partida bertan behera geratu da, Lasoren lesioagatik. 

Aurten ez dago neurketak atzeratzeko aukerarik; ondorioz, garaipena Rezustarentzat da, 22-0eko emaitzarekin. Norgehiagoka honek ez du eraginik izango sailkapenean, Laso finalerdiak jokatzeko sailkatuta baitago, eta Rezusta aurrera egiteko aukerarik gabe zegoelako. 

Baiko Pilota enpresak Esku Pilotako Enpresen Ligari jakinarazi dionez, Lasok mina du sorbaldan eta ezin du Rezustaren aurkako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren partida jokatu. 

Asteazken honetan (maiatzak 4) Ezkurdia vs Dario partida ere bertan behera geratu da, errioxarraren lesioagatik. Kasu honetan, irabazitzat eman diote neurketa Ezkurdiari (22-0). Joseba Ezkurdiak bermatuta du finalerdietarako txartela

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena