Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

16:24

Binakako txapelketa

Prest dago

Zabaletak jokatu egingo du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida

EITB Media

Jose Javier Zabaletak ezin izan zuen jokatu ligaxkako azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoka, eskuineko izterrean min zuelako. Hala ere, hobeto dago jada, eta otsailaren 17an bikotea osatuko du Peio Etxeberriarekin, Artolaren eta Imazen kontrako lehian.

  • Jose Javier Zabaleta

    Jose Javier Zabaleta,ilotaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Javier Zabaletak erabaki du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida jokatzea. Beraz, Etxarrengoak (Nafarroa) bikotea osatuko du Peio Etxeberriarekin, otsailaren 17an, Artolaren eta Imazen kontrako partidarako.

Zabaletak ez zuen jokatu ligaxkako azken-aurreko neurketa, eskuineko hankako izterrean min zuelako. Erostarbek ordezkatu zuen, eta Etxeberriarekin batera, galdu egin zuen Peña II.aren eta Albisuren kontra (22-10).

Peio Etxeberria-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteen arteko neurketan sailkapeneko bigarren postua egongo da jokoan. Irabazten duenak bigarren amaituko du ligaxka, eta horrek finalerdietako ligaxkarako txartela bermatzen du.

Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek otsailaren 17an, larunbatean, 17:15ean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena