Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Binakakoa
I. G. | EITB MEDIA
Irribarriak asteazken honetan baieztatu du 26 urterekin erretiratuko dela eskupilota profesionaletik, eskuin belaunean duen lesio baten ondorioz.
Iker Irribarria. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Iker Irribarria Aspeko pilotariak, duela gutxi pilotari profesional gisa erretiroa hartuko duela iragarri duena, Binakako Txapelketa jokatuko du berriro larunbat honetan Beñat Rezustarekin batera, Peio Etxeberriaren ordez.
Irribarria (Arama, 1996), Buruz Buruko txapeldun bikoitza, 26 urterekin erretiratuko da eskupilota profesionaletik, duela bi urte ebakuntza bat egitera behartu zuen belauneko lesio baten ondorioz. Irribarriak berak aurreratu duenez, "martxoaren 4an" utziko du praktika profesionala.
Orain arte bi partida jokatu ditu txapelketan, Elordiren eta Peio Etxeberriaren tokiak hartuta, eta beste horrenbeste garaipen lortuta. Lehendabiziko partida, 9. jardunaldian jokatu zuen, Zabaletarekin batera, eta Ezkurdia-Martija bikotea garaitu zuten (22-11). Bigarren agerraldia joan zen asteburuan izan zen, lehiaketako 13. jardunaldian; orduko hartan, Rezusta izan zuen atzelari lanetan, eta Lasok eta Eskirozek osatutako bikoteari irabazi zioten (22-17).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa