Motorra
Motoziklismoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bustok 151 puntu eskuratuta lortu du Espainiako txapeldun izatea, bigarren Marcelli izan da (143) eta, hirugarren, Raga (108).
Jaime Busto bere taldearekin.
Albisteak (1)
Jaime Busto (GasGas) pilotu bizkaitarrak trialeko Espainiako laugarren txapelketa jarraian bereganatu du igande honetan, La Nucian (Alacant) lehiatu den azken proban bigarren egin ondoren, Gabriel Marcelliren atzetik.
Marcellik 15 puntuko penalizazioarekin irabazi du La Nucian, Busto eta Adam Raga atzetik dituela, 20 eta 23 punturekin, hurrenez hurren.
Bustok 151 puntu eskuratuta lortu du Espainiako txapeldun izatea, bigarren Marcelli izan da (143) eta, hirugarren, Raga (108).
Titulu berri honekin, Jaime Bustok denboraldi bikaina burutu du, pistako trialeko munduko azpitxapeldun geratu eta aire zabaleko Munduko Txapelketako hirugarren postua lortuta.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa