Txapeldunen Liga
Multzoetako fasea
Erredakzioa
Pellegrinoren mutilek final-zortzirenetako txartela lortu dute Bayern Munichen aurka 1-1 egin ostean, eta iragan denboraldiko txapeldunak sailkatzeko miraria beharko du Juventusen aurka galdu ostean.
Feghouli Bayernen aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak Spartak Moskva 0-3 jipoitu du Errusian, eta Tito Vilanovaren mutilek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako sailkatzea aise eskuratu dute. Gainera, Valentziak eta Shakthar Donetsek ere hurrengo faserako txartela lortu dute, eta Chelsea, iragan denboraldiko txapelduna, kanporatuta gelditzetik oso gertu dago.
Londreseko taldea eta Roberto Di Matteo entrenatzailea kinka larrian gelditu dira. Chelseak ez dauka sailkatzea bere eskuan, Juventusek 3-0 jipoitu baitu Turinen. Italiako taldeak bizirik jarraitzeko Europako txapeldunari irabazi behar zion, eta zuri-beltzek erakustaldia eman dute. Gainera, E multzoan Shakthar Donetsek final-zortzirenetarako sailkatzea lortu du, Nordsjaelland 2-5 gaindituta.
Bartzelonaren multzoan, Celticek eta Benficak bigarren postua eskuratzea izango dute jokoan. Portugaleko taldeak 2-1 gainditu Celtic, baina sailkatzea azkeneko jardunaldian erabakiko da. F multzoan Bayern Munichek eta Valentziak 1-1 egin dute, eta final-zortzirenetarako txartela lortu dute. Beste norgehiagokan, Lillek 0-2 irabazi dio BATE Borisovi.
Manchester Unitedek H multzoko lidergoa ziurtatuta izna du, eta Fergusonen mutilek 1-0 galdu dute Galatasaryen aurka. Turkiako taldeak Clujekin bigarren postua lortzeko borrokatu beharko du, Errumaniako taldeak Braga aukerarik gabe utzi baitu.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 16:00 - 17:00 | HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak |
17 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko 3. eta 4. postuak: Jaka vs Elordi |
17 | 18:00 - 20:00 | FUTBOLA | F Liga: Reala vs Athletic |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa