10:28

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Bayern Munichen aurrerapauso garrantzitsua Txapeldunen Ligako final-laurdenetara, Leverkuseni 3-0 irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.

  • Bayern Munich eta Bayer Leverkusenen partidako argazkia

    Bayern Munich eta Bayer Leverkusenen partidako argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munichek ia erabakita dauka Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako kanporaketa, asteazken honetan Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen joanekoan 3-0 menderatuta. Inter Milan ere Feyenoordi nagusitu zitzaion (0-2), eta hurrengo faserako txartela bideratu du. Halaber, Bartzelonak 0-1 irabazi zion Benficari, nahiz eta 22. minutuaz gero jokalari bat gutxiagorekin jokatu, Pau Cubarsik Plavidisi egindako sarrera baten ondorioz txartel gorria ikusi baitzuen.

Alemaniako derbian, Bayernek berehala hartu zuen abantaila, 9. minutuan Harry Kanek buruz egindako errematea, Michael Olisek eskuin hegaletik erdiratuta, sare barrura joan baitzen. Hala, Bayern Munichek hasieratik  argi utzi zuen partida menderatuko zuela. 54. minutuan, Musialak egin zuen bigarrena; ondoren, Kanen bigarrena iritsi zen, penaltiz. Beraz, markagailuko azken emaitza hiru eta hutsekoa izan zen.

Bestetik, Marcus Thuramek eta Lautaro Martinezek sinatutako bi golak nahikoak izan zituen Inter Milanek Feyenoordi irabazi eta hurrengo errondarako txartela ia eskuratuta edukitzeko. Kanporaketa horretako irabazleak Bayern Munich ala Bayer Leverkusen izango du aurkari final-laurdenetan.

Gaueko beste lehietako batean, Bartzelona izan zen nagusi Estadio da Luz futbol-zelaian, Benfica 0-1 mendean hartuta. Norgehiagoka hasi eta 22. minutura, Kataluniako taldea bat gutxiagorekin geratu zen, Pau Cubarsik txartel gorria ikusi zuelako. Dena den, Wojciech Szczesny atezainaren geldiketa bikainek eta Raphina golegilearen lanak egoera zailari aurre egiteko aukera eman zieten. Horrenbestez, Bartzelonak apur bat hurbilago ditu final-laurdenak.

Azkenik, Harvey Elliotek azken txanpan sartutako golari eta Alisson atezainari esker, Liverpool bizirik atera zen Parisko Printzeen Parketik, Paris Saint-Germain ez baitzen gai izan neurketan izan zituen gol-aukerei eta nagusitasunari etekina ateratzeko.

Itzuliko hitzorduak martxoaren 11n eta 12an izango dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 Zuzenean 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen