08:43

Txapeldunen Liga

22 urteko emakumea

Hulk futbolariaren arreba bahitu dute

Erredakzioa

Brasileko Campina Grande (Paraiba) hirian gertatu da. Zeniteko jokalariaren arrebak 22 urte ditu, eta jokalaria jakinaren gainean jarri du Paraibako Polizia Militarizatuak.

  • Hulk Zenitekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

    Hulk Zenitekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angelica Aparecida Vieira, Hulk futbol jokalariaren arreba bahitu dute Brasileko Campina Grande (Paraiba) hirian. Hala jakinarazi dio familiari hiri horretako Poliziak.

Hulken arreba bakarrik aurkitzen zen auto barruan bahitzaileek harrapatu zutenean. Paraibako Polizia Militarizatuak esan duenez, arratsaldeko 14:00etan gertatu da baiketa. Poliziak ez du baiketaren inguruko datu gehiago eman, eta ez du argitu bahitzaileek erreskateagatik dirua eskatu duten.

Givanildo Vieira de Souza futbolaria 'Hulk' ezizenaz ezagutzen da futbol munduan, eta 26 urte ditu. Porton jokatzen zuen, eta uda honetan Errusiako Zenitek fitxatu du, 60 milioi euro ordainduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena