Txapeldunen Liga
Final-hamaseirenak (Joanekoak)
EITB Media
Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetako kanporaketetako joaneko partidetan Bayernek 1-2 irabazi dio Celtici eta Benficak garaipena bereganatu du Monakoren kontra (0-1). Jardunaldiko ezustekoak Brujasek eta Feyenoordek eman dituzte, Atalanta (2-1) eta Milan (0-1) menderatuta hurrenez hurren.
Celtic vs Bayern partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE
Bayern Munichek, Benficak, Brujasek eta Feyenoordek aurrea hartu dute Txapeldunen Ligako final-zortzirenen atariko kanporaketetan, joaneko partidetan garaipenak bereganatuta.
Bayernek 1-2 irabazi dio Celtici Glasgown (Eskozia), eta faboritoa da datorren astean Munichen jokatuko den itzuliko neurketarako. Benfica ere garaile atera da Monakoren kontrako norgehiagokan (0-1), Printzerriko hiriburuan; errenta oso txikia bada ere, final-zortzirenetara igarotzeko hautagai nagusia da, itzulikoa Da Luz Estadioan (Lisboa, Portugal) jokatuko baitu.
Eguneko ezustekoak Belgikatik eta Holandatik iritsi dira. Brujasek 2-1 irabazi dio Atalantari Jan Breydel estadioan, eta Feyenoordek garaipena bereganatu du Milanen aurka (1-0) Stadion Feyenoorden.
Lau kanporaketa horietako itzuliko partidak otsailaren 18an jokatuko dira.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar