23:57

Txapeldunen Liga

Final laurdenak (itzulikoa)

Borussia Dortmund eta Paris Saint-Germain Txapeldunen Ligako finalerdietarako sailkatu dira

EITB MEDIA

Final laurdenetako itzuliko partidetan, Alemaniako taldeak Atletico Madril kanporatu du, Dortmunden, 4-2 irabazita, eta Frantziako taldeak, aldiz, Bartzelona hartu du mendean, Kataluniako hiriburuan 1-4 gailenduta.

  • Fullkrug, Borussia Dortmunden hirugarren gola erdietsita. Argazkia: EFE.

    Fullkrug, Borussia Dortmunden hirugarren gola erdietsita. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Borussia Dortmund eta Paris Saint-Germain 2023-24 denboraldiko Txapeldunen Ligako finalerdi batean arituko dira nor baino nor gehiago; izan ere, final laurdenetan, hurrenez hurren Atletico Madril eta Bartzelona kanporatu dituzte, asteartean. Borussia Dortmundek eta Paris Saint-Germainek joaneko partidetan izandako emaitzak irauli egin dituzte; itzuliko neurketetan, Borussia Dortmund 4-2 gailendu zaio Atletico Madrili, Alemanian, eta Paris Saint-Germainek, ordea, 1-4 menderatu du Bartzelona, Kataluniako hiriburuan.

Testuinguru horretan, Dortmunden, Signal Iduna Park futbol zelaian, Atletico Madrilek ezin izan dio eutsi aurreko astean Civitas Metropolitanon erdietsitako aldeari (Madrilgo taldeak 2-1 irabazi zuen Espainiako hiriburuan). Bizi-bizia izan da norgehiagoka. Lehen zatian, Borussia Dortmund 2-0 aurreratu da, Brandtek 34. minutuan eta Maatsenek 39.ean egindako golei esker, baina, atsedenaldiaren ostean, Hummelsek bere atean sartu du 2-1ekoa, 49. minutuan, eta Correak jarri du binakoa 64.ean. Madrilgo taldeak, une horretan, alde zuen kanporaketa, baina azken tartean, 71. eta 74. minutuetan, Fullkrugek eta Sabitzerrek 3-2koa eta 4-2koa lortu dituzte, eta, horrenbestez, Borussia Dortmundek egin du aurrera.

Bitartean, Estadi Olimpic Lluis Companys futbol zelaian, Bartzelonak eta Paris Saint-Germainek golez eta emozioz betetako beste norgehiagoka bat eskaini dute. Bartzelona aurretik zihoan joaneko partidaren ostean, Parisen 2-3 irabazita, eta itzulikoan ere jo du lehenengo, 12. Minutuan, Raphinhak sartutako golaren bidez. 30. minutuan, baina, kanporaketan giltzarria izan den jokaldi bat izan da, epaileak Araujo kanporatu baitu. Bartzelona hamar jokalarirekin zegoela, Dembelek 1-1ekoa lortu du, 40. minutuan, eta bigarren zatian Parisko taldeak beste hiru gol gehiago sartu ditu: Vitinhak, 54. minutuan, Mbappek, penaltiz, 61.ean, eta Mbappek berak, 89.ean, egin dituzte hiru gol erabakigarri horiek.

Mbappek Paris Saint-Germainen azken bi golak sartu ditu. Argazkia: EFE.

Mbappek Paris Saint-Germainen azken bi golak sartu ditu. Argazkia: EFE.

Horrela, Borussia Dortmundek eta Paris Saint Germainek Alemanian jokatuko dute joaneko partida, finalerdian, eta Frantzian itzulikoa. Asteazkenean, beste finalaurrekoan zer bi talde izango diren zehaztuko da, Manchester City-Real Madril eta Bayern Munich-Arsenal partidetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena