09:34

Txapeldunen Liga

Multzoen Fasea

Hirutik hiru garaipen Manchester Cityrentzat; Newcastlek lehen porrota jaso du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Egungo txapeldunak G Multzoko lehen postua sendotu du, jokoan zeuden bederatzi puntuetatik bederatziak lortuta. Pep Guardiolaren jokalariek 1-3 hartu zuten mendean Young Boys, eta Haalandek bi gol sartu zituen.

  • Erling Haaland, Manchester Cityren hirugarren gola ospatzen

    Erling Haaland, Manchester Cityren hirugarren gola ospatzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester City egungo txapelduna final zortzirenetako bidean da Txapeldunen Ligan, multzoen fasean orain arte jokatutako hiru partidak irabazita. Asteazken honetan, Young Boys talde suitzarra 1-3 hartu zuen mendean. Gainera, Erling Haaland norvegiarrak bi gol egin zituen, Europako txapelketa nagusian bost neurketa bat ere sartu gabe egon ostean. Garaipen horri esker, Pep Guardiolaren taldeak oso gertu ditu final zortzirenak, bederatzi puntu pilatuta. Leipzig dago bigarren (sei puntu), Belgradeko Izar Gorria 3-1 irabazita. Young Boys eta Izar Gorria bera daude atzetik, puntu bana baino ez dutela. 

Newcastleren eta Borussia Dortmunden arteko norgehiagokan, bestetik, alemaniarrak izan ziren nagusi, 0-1; hortaz, final zortzirenetarako sailkatzeko borrokan sartu dira. Lehen garaipena izan da Borussiarentzat, Europan, denboraldi honetan, baina Newcastlek atzerapausoa eman du, F taldeko hirugarren tokira. Horrez gain, Paris Saint-Germainek hiru gol egin zizkion AC Milani (3-0), eta Luis Enriqueren jokalariak dira taldeburuak, sei punturekin.

Asteazkeneko jardunaldiak Bartzelona utzi du H taldeko lehen lekuan; izan ere, Shakhtar Donetski 2-1 irabazi zion. Ukrainiako taldea hirugarren dago, hiru punturekin. Xavi Hernandezen gizonek bederatzi puntu dituzte, lortu zitzaketen guztiak. Multzoko gainerako taldeei dagokienez, Oportok Amberes garaitu zuen, 1-4, eta bigarren daude portugaldarrak, sei puntu pilatuta.

Azkenik, E multzoan, Atletico Madrilek bina egin zuen Celtici egindako bisitan. Feyenord da liderra (sei puntu), Laziori 3-1 irabazi eta gero. Atletico Madril bigarrena da, bost punturekin, Lazioren aurretik (lau puntu). Celtic da azkena, puntu batekin, berdinketa bat eta bi porrot pilatuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena