Txapeldunen Liga
6. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bestalde, Atletico Madrilek Portugalen galdu egin zuen Portoren aurka, eta Europa Ligara sailkatzea ere ez du lortu.
Tottenhameko jokalariek Marseillaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Tottenham talde ingelesak eta Eintracht Frankfurt talde alemaniarrak Txapeldunen Ligako D multzoko final-zortzirenetarako bi txartelak eskuratu zituzten bart. Liverpoolek, berriz, Napoliren bolada onarekin amaitu arren, A multzoko bigarren postuan amaitu zuen.
Europako futbol txapelketa nagusiaren multzoen faseko azken jardunaldia D multzoan zegoen ikusminarekin ireki zen; izan ere, multzoa osatzen zuten lau taldeek zeukaten aukera otsailean jokatuko diren kanporaketetan egoteko.
Azkenerako, Tottenham (lehen postuan) eta Eintracht (bigarren tokian) izan ziren sailkapena lortu zutenak, etxetik kanpo lortutako garaipenei esker (1-2), Olympique Marseillaren eta Sporting Portugalen aurka, hurrenez hurren.
Ingelesek sufritu egin zuten Velodrome zelaiko giro ezin beroagoan. Etxekoak aurretik jarri ziren atsedenaldiaren atarian, Mbembaren golarekin. Hala ere, Antonio Conteren mutilek berdinketa lortu zuten bigarren zatiaren hasieran, Clement Lengleten bitartez; eta, luzapenean, kontraeraso batean, Hojbjerg danimarkarrak egin zuen garaipenaren gola.
Erdilariaren golak multzoko lehen postuan pasatzeko aukera kendu zion Eintrachti. Europa Ligako txapelduna onik atera zen Jose Alvaladetik. Nahiz eta etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan, atsedenaldia baino lehen, Arthur Gomesi esker, bigarren zatian, Sportingek behera egin zuen. Hala, Olivier Glasnerren mutilek eutsi egin zioten, eta Kamadak penaltiz erdietsitako berdinketaren ondoren, Muanik markagailua irauli zuen guztiz.
Astearteko beste arreta puntua Anfielden zegoen, non Liverpoolek Napoli jipoitu behar zuen Italiako taldeari multzoko lehen postua kentzeko. Jurgen Kloppen mutilek partida bikaina jokatu zuten, baina garaipenaren saria besterik ez zuten aurkitu Mo Salah eta Darwin Nuñezen golekin.
A multzoko beste partidan, Glasgow Rangerseko eskoziarrek Ajaxi Europa Ligako postua kentzeko aukera gutxi zuten, baina herbeheretarrek 1-3 irabazi zuten Ibrox Parken. Berghuisek, Kudusek eta Conceiçaok egin zituzten bisitarien golak, eta Tavernierrek, etxekoena.
Halaber, jardunaldiak Atletico Madril Europako txapelketatik guztiz kanpo geratzea ekarri zuen, ezin izan baitzuen ezer lortu O Dragaon, eta Bayer Leverkusenek Brujasen aurka lortutako golik gabeko berdinketak Xabi Alonsoren taldeari aitortu zion Europa Ligara igarotzeko txartela. B multzoko lehen postua Portorentzat izan zen.
Azkenik, C multzoan, Bayern izan zen puntu guztiak lortu zituen bakarra, 2-0 gainditu baitzuen Inter Milan Allianz Arenan, Pavard atzelari frantziarraren eta Choupo-Moting aurrelari kamerundarraren golekin.
Bartzelonak, bere aldetik, agur esan zion Txapeldunen Ligan parte hartzeari, Doosan Arenan garaipen erosoa lortuta (2-4) Viktoria Pilsenen aurka.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa