Txapeldunen Liga
Finalerdiak
J. E. | EITB MEDIA
Unai Emeryren taldeak, lehen zatian, La Ceramica futbol-zelaian, Liverpoolek joaneko partidan erdietsitako bi goleko abantaila berdindu egin du; bigarren zatian, baina, talde ingelesak markagailua irauli du, eta 2-3 nagusitu da.
Liverpool 2-3 nagusitu da Vila-realen aurka. Argazkia: EFE.
Liverpoolek bereganatu du astearte gauean 2021-2022ko Txapeldunen Ligako finalerako lehen txartela, eta, hortaz, arerioaren zain da, jada, hilaren 28an Parisen jokatuko duten partida erabakigarrirako; izan ere, talde ingelesak Unai Emeryren Vila-real garaitu du, La Ceramica futbol-zelaian, 2-3. Joaneko partidan, Anfield Road zelaian, Jurgen Kloppen gizonek bi goleko abantaila lortu zuten (2-0), eta orain handitu egin dute alde hori, finalera pasatzeko. Real Madril ala Manchester City izango da beste finalista.
Liverpoolek, hala ere, ahaleginak egin behar izan ditu garaipena erdiesteko. Atsedenaldian, lehen zatian bikain jokatu ondoren, Vila-realek 2-0ekoa zuen markagailuan kokatuta. Bigarren zatian, aldiz, Kloppen taldeak hiru gol sartu ditu, eta kanporaketa irabazi du.
40. minuturako lortu du Vila-realek bi goleko abantaila; Boulaye Diak, 3. minutuan, eta Francis Coquelin sartu dituzte golak. Gerora, Fabinhok, Luis Diazek eta Manek egin dituzte Liverpoolen hirurak, ordu laurdenean, finalera sailkatzeko.
Real Madrilen eta Manchester Cityren txanda da asteazken gauean, beste txartela zeinek irabazten duen zehazteko. Cityk gol bateko aldearekin hasiko du partida, kontuan izanik joanekoan 4-3 izan zela nagusi.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa