00:31

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Benfica garaile atera da Barçaren aurka, Bayernek Dinamo Kiev jipoitu du eta Juventusek Chelseari irabazi dio

A. B. E. | EITB Media

Bartzelonak 3-0eko emaitzarekin galdu du Benficaren kontra Txapeldunen Ligako 2. jardunaldian. Bayernek erakustaldia eman du Dinamo Kieven aurka (5-0), eta Juventusek hiru puntuak eskuratu ditu egungo txapeldunari irabazita (1-0). Bestalde, Manchester Unitedek Vila-real mendean hartu du (2-1).

  • Benfica

    Benfica taldeko jokalariak Bartzelonari sartutako hirugarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan amaitu da Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldia. E, F, G eta H multzoetako taldeen txanda izan da, eta hainbat gol ikusi dira.

Jardunaldiko partida handian, Juventusek garaipena lortu du Chelsearen aurka (1-0). Chiesak sartu du neurketako gol bakarra, 46. minutuan. Zenitek aise irabazi dio Malmöri (4-0). Ondorioz, Juventus (6 puntu) da H multzoko liderra, Chelsea (3 puntu) da bigarren, Zenit (3 puntu) hirugarren, eta Malmörentzat da azken postua (0 puntu).

E multzoan, Bayern Munichek Dinamo Kiev mendean hartu du 5-0eko emaitzarekin, Lewandowskik bi gol sartu dituen norgehiagokan. Bestalde, Bartzelonak porrota jaso du Benficaren aurka (3-0) Lisboan. Portugalgo taldea nagusi izan da Barçaren kontrako lehian; Darwin Nuñezek bi gol sartu ditu, eta Rafa Silvak, bat. Bartzelona oso egoera zailean geratzen da, multzoko azken postuan, punturik lortu gabe. Bayern (6 puntu) da liderra, Benfica (4 puntu) bigarren, eta Dinamo Kiev (1 puntu) hirugarren.

Eguneko neurketa handien artean egon da Manchester Unitedek eta Vila-realek (2-1) jokatu dutena. Garaipena Ingalaterrako taldeak erdietsi du: Vila-realek sartu du lehen gola, Alcacerren bidez, 53. minutuan, zazpi minutu gerouago Alex Tellesek jarri du banakoa markagailuan, eta Cristiano Ronaldok eman dio garaipena bere taldeari 95.ean sartu duen golari esker. F multzoko beste partidan, Atalantak hiru puntuak eskuratu ditu Young Boysen aurka (1-0). Horrela, multzoko lehen postuan dago Atalanta (4 puntu), Young Boys (3 puntu) da bigarren, Manchester United (3 puntu) hirugarren, eta azken postuan dago Vila-real (1 puntu).

Orain arte Txapeldunen Ligan irabazi ez duten taldeen artean Sevilla dugu. Wolfsburgoren aurka 1-1 bukatu du Sevillak. Renato Steffenek sartu du neurketako lehen gola alemaniarrentzat, 48. minutuan, eta Ivan Rakiticek banakoa jarri du markagailuan penaltiz, 87.ean. Salzburgok garaipena lortu du Lilleren aurka (2-1), eta Austriako taldea da G multzoko liderra, 4 punturekin. Sevilla (2 puntu) bigarren postuan dago, Wolfsburgo hirugarrenean (2 puntu), eta Lille da azkena (1 puntu).

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena