00:13

Txapeldunen Liga

Gaur, 21:00etan

Manchester City eta Chelsea, finalerako prest

A. B. E. | EITB Media

Ingalaterrako bi talde hauek jokatuko dute Txapeldunen Ligako finala larunbat honetan, 21:00etan, Portoko Do Dragao estadioan.

  • Do Dragao

    Txapeldunen Ligako finala hartuko duen Do Dragao estadioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester Cityk eta Chelseak Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute larunbat honetan, 21:00etan, Portoko (Portugal) Do Dragao estadioan. Kluben arteko txapelketa nagusiko titulua egongo da jokoan.

City Premier Leagueko txapelduna da, eta txapelketa honetan partidarik galdu gabe iritsi da finalera, hamaika garaipen, eta berdinketa bakarra erdietsita. Bestalde, Chelseak partida bakarra galdu du, Portoren aurka final-laurdenetako itzuliko neurketan jaso zuena, baina zortzi garaipen eta hiru berdinketa lortu ditu. Bi taldeek hiruna gol bakarrik jaso dituzte aurtengo Txapeldunen Ligan.  

Gündogan Manchester Cityko jokalariaren parte hartzea kolokan egon da aste osoan zehar, baina badirudi alemaniarra jokatzeko prest egongo dela eta Josep Guardiola entrenatzaileak hasierako hamaikakoan jarriko duela. Chelsean, aldiz, min hartuta egon diren N'Golo Kantek eta Edouard Mendyk ez dute jokatzeko arazorik izango, eta Thomas Tuchel teknikariak aterako duen hamaikakoan egongo dira. 

Posibles alineaciones:

Manchester City: Ederson; Walker, Stones, Rúben Dias, Zinchenko; Bernardo Silva, Fernandinho, Gündogan; Mahrez, De Bruyne y Foden.

Chelsea: Mendy; Christensen, Thiago Silva, Rüdiger; Azpilicueta, Jorginho, Kanté, Chilwell; Pulisic, Werner y Mount.

Árbitro: Antonio Mateu Lahoz (ESP).

Estadio: Do Dragao (Port, Portugal).

Hora: 21:00.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena