Txapeldunen Liga
Baieztatuta
EITB Media
Do Dragaoko futbol-zelaian jokatzea erabaki du UEFAk, beraz, finala ez da Istanbulen izango.
City vs Chelsea, Porton
Manchester City eta Chelsea taldeen arteko Txapeldunen Ligako finaleko egoitza aldatu egin du UEFAk.
Istanbulen jokatu behar zen maiatzaren 29an, baina azkenean Portoko Do Dragao futbol-zelaian izango da egun berean eta gaueko 21:00etan.
Egun, koronabirusaren pandemia dela eta Ingalaterrako Gobernuko "zerrenda gorrian" dago Turkia eta horrek suposatzen du zailtasun handiak izango dituztela zaleek bidaia egiterako orduan eta estadioan bertan sartzeko.
Azkenean Portugaleko Federazioaren eskaintza onartu egin du UEFAk eta bi kluben zaleak Do Drogaoko futbol-zelaira sartzeko aukera izango dute.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar