Txapeldunen Liga
Finalerdietan da
Agencias | Redacción
Marquinhosek eta Maxim Choupo-Motingek 90. eta 93. minutuetan sartu dituzte frantziarren aldeko bi golak.
PSG sailkapena ospatzen
París Saint-Germain taldeak markagailua irauli eta Txapeldunen Ligako finalerdietan dago. Atalantari irabazi zion 1-2 Marquinhosek eta Maxim Choupo-Motingek 90. eta 93. minutuetan sartutako golei esker.
Klubaren 50. urteurrenean opari ezin hobea izan zuten frantziarrek. 25 urte pasa dira PSG Txapeldunen Ligako finalerdietara heltzen dela.
Italiako taldeak oso partida serioa egin zuen eta 27. minutuan Mario Pasalicek neurketaren lehen gola egin zuen area ertzetik egindako jaurtiketa bikainean. Halere, ez zen nahikoa izan. Bigarren zatian Mbappe berdegunera atera, PSGk aurrerapausoa eman eta dena aldatu zen.
90. minutuan Neymarrek egindako jaurtiketa ahul bat Marquinhosen oinetan amaitu zen eta honek berdinketa egin zuen; hiru minutu beranduago Neymarrek Mbapperi eman eta honek Choupo Motingi garaipenaren gola egiteko.
Partidaren fitxa
1 - Atalanta: Sportiello; Toloi, Caldara, Djimsiti (Palomino, m.60); Hateboer, De Roon, Freuler, Gosens (Castagne, m.82); Pasalic (Muriel, m.70), Gómez (Malinovskyi, m.59) eta Duván Zapata (Da Riva, m.82).
2 - PSG: Keylor Navas (Sergio Rico, m.79); Kehrer, Thiago Silva, Kimpembe, Bernat; Marquinhos, Herrera (Draxler, m.72), Gueye; Sarabia (Mbappé, m.60), Neymar eta Icardi (Choupo Moting, m.80).
Golak
1-0, 27': Pasalic
1-1, 90': Marquinhos
1-2, 93': Choupo Moting.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa