Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Redacción
Talde alemaniarrak 4-1eko emaitzarekin hartu du mendean Chelsea, eta kataluniarrek 3-1eko emaitzarekin irabazi diote Napoliri.
Bayern Municheko jokalariak Lewandowskiren gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Bayern Munichek eta Bartzelonak Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela eskuratu dute, larunbat honetan final-zortzirenetako kanporaketak gainditu ostean. Alemaniarrak eta kataluniarrak elkarren aurka lehiatuko dira finalerdietara sailkatzea ahalbidetzen duen kanporaketan.
Bartzelonak 3-1eko emaitzarekin irabazi dio Napoliri. Talde blaugranak bana (1-1) berdindu zuen joaneko neurketan. Napolik abagune argia huts egin du neurketaren hasieran, eta Bartzelonak gola egin du aurkariaren ate ingurura iritsi den hiru aldietan. Lengletek sartu du lehen gola (1-0), Messik bigarrena (2-0) eta Luis Suarezek hirugarrena (3-0). Napolik aldeak murriztu ditu atsedenaldira iritsi aurretik Insigneren golarekin (3-1). Bigarren zatian ez da golik egon, eta Barça Lisboako azken fasean egongo da.
Larunbat honetako beste kanporaketan, Bayernek 4-1eko emaitzarekin hartu du mendean Chelsea. Joaneko neurketan 0-3 irabazi zuten alemaniarrek. Lewandowskik (1-0) eta Perisicek (2-0) erabakita utzi dute kanporaketa, baina Chelseak aldeak murriztea lortu du Abrahamen golarekin (2-1). Hala ere, bigarren zatian, Tolissok (3-1) eta Lewandowskik (4-1) Bayernen garaipena biribildu dute.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa