11:09

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak, joanekoa

Atalantak jipoia eman dio Valentziari eta Leipzig Tottenhami gailendu zaio

Agentziak | Erredakzioa

Italiarrek 4 eta 1 irabazi diete valentziarrei eta alemaniarrak ingelesak baino gehiago izan dira joaneko partidetan.

  • Atalantako jokalariak, Valentziari egindako goletako bat ospatzen

    Atalantako jokalariak, Valentziari egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atalantak 4 eta 1 jipoitu du Valentzia Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Gasperiniren taldeak erakustaldia eman du erasoan, eta Valentzia ezinean aritu da azken minutuetan gol gehiago egiteko aukerak izan dituen arren, Maxi Gomez jokalariaren bitartez, batez ere.

Atalanta lehen aldiz ari da Txapeldunen Liga jokatzen, eta dena alde du final-laurdenetan sartzeko. Valentziak, berriz, miraria behar du martxoaren 10eko itzuliko partidan kanporaketari buelta emateko.

Hateboer, bi aldiz, Ilicic eta Freuler izan dira italiarren golegileak. Valentziaren gol bakarra Cheryshevek egin du.

 

Fitxa teknikoa

4. Atalanta: Gollini, Toloi, Palomino, Caldara (Duvan Zapata, 75. min); Freuler, Hateboer, De Roon, Gosens; Papu Gómez (Malinovskyi, 81. min), Ilicic eta Pasalic (Tameze, 90. min).

1. Valentzia: Jaume Doménech, Wass, Diakhaby, Mangala, Gayá; Kondogbia, Parejo, Carlos Soler, Ferran; Guedes (Cheryshev, 65. min) eta Maxi Gómez (Gameiro, 73. min).

Golak: 1-0, 16. min: Hateboer. 2-0, 41. min: Ilicic. 3-0, 57. min: Freuler. 4-0, 62. min: Hateboer. 4-1, 66. min: Cheryshev.

Leipzigek nagusi, Tottenhamen aurka

Leipzig taldeak garaipena entzutetsua lortu du Tottenham egungo azpitxapelduna 0 eta 1 mendean hartuta. Partidako gol bakarra Timo Wener jokalariak egin du penaltiz, baina alemaniarrek gol gehiago sartzeko merituak izan dituzte.

Julian Nagelsmann gazteak zuzendutako taldeak ezustekoa eman zuen iaz Bundesligan bere errendimendu bikainarekin eta aurten bigarren dira sailkakenean. Londresen jaun eta jabe izan dira, batez ere lehen zatian. Schick eta Wernerren artean lotsagarri utzi dute Mourinhok zuzentzen duen taldearen defentsa.

Fitxa teknikoa

0. Tottenham: Lloris; Aurier, Alderweireld, Sanchez, Davies; Winks, Gedson (Ndombele, 64. min), Lo Celso, Dele Alii (Lamela, 64. min); Bergwijn eta Lucas Moura.

1. Leipzig: Gulacsi; Mukiele, Klostermann, Halstenberg, Angeliño; Sabitzer, Laimer (Forsberg, 83. min), Ampadu, Nkunku (Haidara, 64. min); Schick (Poulsen, 77. min) eta Werner.

Gola: 0 - 1, 58. min, Werner, penaltiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena