23:38

Txapeldunen Liga

FINAL-ZOTZIRENAK

PSG nagusi izan da Old Trafforden eta Erromak abantaila txikia dauka Portorekiko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziarrak kanporaketa gainditzeko faborito argiak dira Manchesterri 0-2 irabazita. Bere aldetik, Erromak 2-1 gainditu du Porto.

  • Presnel Kempembe

    Presnel Kempembek sartu du PSGren lehen gola. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paris Saint-Germainek biziki garaipen garrantzitsua lortu du astearte honetan Manchesterren zelaian (0-2), Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatzeko bidean.

Old Trafforden jokatu den lehian, Thomas Tuchel alemaniarrak zuzentzen duen taldea nagusi izan da hasieratik, baina ez du golaren saria bigarren zatira arte lortu.

Hain zuzen ere, atsedenalditik bueltan iritsi dira Presnel Kimpembek eta Kylian Mbappek sartu dituzten golak, eta bi gol horiek zeharo bideratuta utzi dute final-zortzirenetako kanporaketa paristarren alde.

Hartara, astearte honetakoa Ole Gunnar Solskjaer norvegiarrak Manchester entrenatzen hasi zenetik galdu duen lehen norgehiagoka izan da. Beraz, porrota hamabigarrenean iritsi zaio Mourinhoren lekua hartu zuen entrenatzaileari.

Fitxa teknikoa:

0 - Manchester United: De Gea, Shaw, Lindelof, Bailly, Young; Matic, Herrera, Pogba, Martial (Mata, 46. min), Rashford (Lukaku, 84. min) eta Lingard (Alexis Sanchez, 45. min +3).

2 - Paris Saint Germain: Buffon, Kehrer, Silva, Kimpembe, Bernat, Verratti (Paredes, 74. min), Marquinhos, Draxler, Alves, Di Maria (Dagba, 81. min) eta Mbappe.

Golak: 0-1, 53. min: Kimpembe. 0-2, 60. min: Mbappe.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel gorriak: Pogba bota du kalera bi txartel hori atera ostean. Txartel horiak: Young, Lindelof, Herrera eta Shaw (Manchester); Kimpembe, Draxler, Bernat eta Alves (PSG).


Erromak abantaila hartu du


Nicola Zaniolo. Foto: EFE
Nicolo Zaniolo. Argazkia: EFE

Bere aldetik, jardunaldiko bigarren neurketan, Erroma 2-1 gailendu zaio Portori Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan jokatu den lehian. Nicolo Zaniolo aurrelari gaztea izan da gaueko protagonista nagusia, berak egin baititu etxekoen bi golak.

Italiarrek jokaldi arriskutsu gehiago izan dituzte alde, eta hala iritsi da euren garaipena. Hain justu ere, Portoren aurka Txapeldunen Ligan irabazten duten lehen aldia izan da, elkarren aurka bost alditan jokatu eta gero.

Dena den, bi golez azpitik egon arren, portugaldarrek ez dute amore eman, eta partida onik jokatu ez badute ere, gol bat erdiesteko gai izan dira, Adrian Lopez aurrelari asturiarraren eskutik.

Gol hori dela-eta, kanporaketa bizi-bizirik helduko da martxoaren 6an Do Dragaon jokatuko den itzuliko lehiara.

Fitxa teknikoa:

2 - Erroma: Mirante, Florenzi, Manolas, Fazio, Kolarov, De Rossi, Cristante, Pellegrini (Nzonzi, 83. min), El Shaarawy (Kluivert, 90. min), Zaniolo (Santon, 87. min) eta Dzeko.

1 - Porto: Casillas, Militao, Pepe, Felipe, Telles, Otavio (Hernani, 84. min), Pereira, Herrera; Brahimi (Adrián, 68. min), Soares eta Fernando (Pereira, 76. min).

Golak: 1-0, 70. min: Zaniolo. 2-0, 76. min: Zaniolo. 2-1, 79. min: Adrian.

Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak). Txartel horiak: El Shaarawy (Erroma); Herrera (Porto).


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena