Txapeldunen Liga
Jornada 5
eitb.eus
Madrilgo taldeak azkenengo jardunaldian bere esku izango du A multzoko lehenengo postua. Bartzelonak, aldiz, B multzoko lehenen postua ziurtatu du jada.
Griezmann atzo partidan. Argazkia: EFE
Azaroaren 29ko 5. jardunaldiak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako talde sailkatu berriak utzi dizkigu: Atletico Madril, Porto, Borussia Dortmund eta Schalke 04. Gainera, sailkatuta zegoen Bartzelonak B taldeko lehenengo postua ziurtatu du.
A multzoan, Atletico Madril eta Borussia Dortmund final-zortzirenetan izango dira. Lehenengo postua jokoan izango da azken jardunaldian, nahiz eta Atleticok postu hori oso gertu izan.
Bartzelonak, bestalde, B multzoko lehenengo postua lortu du PSV Eindhoveni irabazi ondoren. Bigarren postua, aldiz, Tottenhamen eta Interren artean izango da jokoan, azkenengo jardunaldian.
Liverpoolen porrota eta Napoliren garaipenaren ondoren, B multzoa guztiz zabalik dago. PSG taldearekin batera, sailkapena jokatuko dute.
Azkenik, D multzoaren kasuan, aukerarik ez dago jada. Porto, lehenengo postuan, eta Schalke 04, bigarren postuan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan izango dira.
A, B, C eta D multzoetako 5. jardunaldiko emaitzak:
A multzoa:
Borussia Dortmund 0-0 Brujas
Atletico Madril 2-0 Monako [Koke, 1’; Griezmann 23’]
B multzoa:
Tottenham 1-0 Milango Inter [Eriksen, 71’]
PSV Eindhoven 1-2 Bartzelona [De Jong 82’ | Messi, 60’; Pique, 69’]
C multzoa:
Napoli 3-1 Izar Gorria Belgrad [Hamsik, 10’; Mertens, 32’ eta 51’ | Ben Nabouhane 56’]
PSG 2-1 Liverpool [Bernat, 12’; Neymar, 36’ | Milner, 45’]
D multzoa:
Lokomotiv Mosku 2-0 Galatasaray [Donk (bere atean), 42’; Ignatyevm, 53’]
Porto 3-1 Schalke 04 [Eder Militao, 51’; Jesus Corona, 54’; Marega, 93’ | Bentaleb, 88’]
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa