15:53

Txapeldunen Liga

1. JARDUNALDIA

Bartzelonak, Liverpoolek eta Atletico Madrilek garaipenekin ekin diote txapelketari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Messik hat-trick-a erdietsi du PSVren aurka (4-0). Bere aldetik, Liverpoolek luzapenean irabazi dio PSGri (3-2) eta Atletico Madrilek markagailua irauli behar izan du garaipena lortzeko (1-2).

  • Messi sartu dituen hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Messi sartu dituen hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak emaitza argiarekin ekin dio Txapeldunen Ligako denboraldi berriari, PSV Eindhoven talde herbeheretarrari etxean erraz irabazita (4-0). Messik hiru gol sartu ditu (lehendabizikoa falta jaurtiketa ikusgarri baten bidez), eta partidako izarra izan da. Laugarren gola Dembelek sartu du.

Eguneko norgehiagoka interesgarriena Liverpool eta PSG taldeek jokatu dute Anfield futbol-zelaian, hots, talde ingelesaren etxean. Neurketa oso erakargarria izan da, eta azken unean erabaki da etxekoen alde, Firmino brasildar zelairatu berriak luzapenean sartu duen golaren bitartez (3-2).

Jürgen Klopp entrenatzaile alemanak zuzentzen duen taldeak, joan zen denboraldian lehiaketako txapeldunorde izandakoak, lehen zati ona egin du, eta bi goleko errentaz aurretik jarri da ordu erdia pasata. Atsedenaldira heldu baino lehen, baina, Thomas Meunier belgikarrak aldea murriztu du paristarren mesedetan. Bigarren zatian iritsi da berdinketa, Mbappek sartutako golari esker. Hala ere, lehia puntu banaketarekin amaituko zela zirudienean, Liverpoolek hirugarrena lortu du 92. minutuan.

Bestalde, txapelketan urruti heltzeko beste faboritoetako batek, Atletico Madrilek, zailtasunak izan ditu Monakoren etxean garaipena lortzeko; izan ere, emaitza irauli egin behar izan du galtzen hasi ostean (1-2). Gol guztiak lehen zatian iritsi dira: Monakok eman du lehen kolpea, baina Simeoneren mutilak ez dira kikildu, eta markagailua euren alde jarri dute atsedenaldira heldu baino lehen. Diego Costa eta Gimenez izan dira madrildarren golegileak.

Irailaren 18ko partiden emaitzak:

A multzoa:

Monako 1–2 Atletico Madril [Grandsir, 18' | Diego Costa, 32'; Gimenez, 45']

Brujas 0–1 Borussia Dortmund [Pulisic, 85']

B multzoa:

Bartzelona 4–0 PSV Eindhoven [Messi, 31'; Dembélé, 74'; Messi, 77'; Messi, 87']

Inter Milan 2–1 Tottenham [Icardi, 85'; Vecino; 90'+2 | Erikssen, 53']

C multzoa:

Liverpool 3–2 PSG [Sturridge, 30'; Milner, 35'; Firmino, 92' | Meunier, 40'; Mbappé, 83']

Izar Gorria 0–0 Napoles

D multzoa:

Schalke 04 1–1 FC Porto [Embolo, 64' | Otavio, 75' (penaltiz)]

Galatasaray 3–0 Lokomotiv [Rodrigues, 9'; Derdiyok, 66'; Inan, 94' (penaltiz)]

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena