Txapeldunen Liga
A, B, C eta D multzoak
eitb.eus
Gaur, irailaren 18an, hasiko da 2018-2019 Txapeldunen Liga, A, B, C eta D multzoetako lehen jardunaldietako partidekin.
Liverpooleko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Gaur, asteartean, hasiko da 2018-2019 Txapeldunen Liga. A, B, C eta D multzoetako lehen jardunaldietako partidak jokatuko dira. Berritasuna da partida batzuk 18:55ean jokatuko direla, eta beste batzuk 21:00etan.
B multzoko Bartzelona-PSV Eindhoven eta Inter Milan-Tottenham norgehiagokak izango dira 18:55ean jokatuko diren neurketak. Beste partida guztiak 21:00etan jokatuko dira.
Monako-Atletico Madril eta Brugge-Borussia Dortmund izango dira A multzoko partidak. Liverpool-PSG da partida aipagarrienetako bat, C multzokoa, eta multzo honetan Izar Gorria-Napoli jokatuko da. D multzoko partidak izango dira, Schalke 04-Porto eta Galatasaray-Lokomotiv.
Irailaren 18ko partidak:
A multzoa:
Monako-Atletico Madril (21:00etan)
Brujas-Borussia Dortmund (21:00etan)
B multzoa:
Bartzelona-PSV Eindhoven (18:55ean)
Inter Milan-Tottenham (18:55ean)
C multzoa:
Liverpool-PSG (21:00etan)
Izar Gorria-Napoli (21:00etan)
D multzoa:
Schalke 04-FC Porto (21:00etan)
Galatasaray-Lokomotiv (21:00etan)
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa