Txapeldunen Liga
Multzoen fasea
A.B.
Real Madrilek Txapeldunen Ligako tituluaren defentsari ekingo dio APOELen aurka jokatuz. Tottenham-Borussia Dortmund eta Liverpool-Sevilla partida handiak ere izango dira jokoan.
Real Madril, iazko txapelduna. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko E, F, G eta H multzoetako norgehiagokak. Real Madril da iazko txapelduna eta tituluaren defentsari ekingo dio asteazken honetan.
Real Madrilek APOELen aurka jokatuko du Santiago Bernabeun H multzoko partida eta multzo honetan beste neurketa handi bat izango da ikusgai; Tottenhamek eta Borussia Dortmundek Wembleyn jokatuko dutena.
E multzoan ere neurketa handi bat ikusteko aukera izango dute zaleek. Anfielden Liverpool eta Sevilla ariko dira nor baino nor. Multzoko beste partida Maribor-Spartak Moskva izango da. F multzoanĀ Shakhtar Donetsk-Napoli eta Feyenoord-Manhester City neurketak jokatuko dira. F multzoko partidak Porto-Besiktas eta Leipzig-Monako izango dira.
E, F, G eta H multzoetako partidak (20:45ean):
E Multzoa
Liverpool-Sevilla
Maribor-Spartak Moskva
F Multzoa
Shakhtar Donesk-Napoli
Feyenoord-Manchester City
G Multzoa
Porto-Besiktas
Leipzig-Monako
H Multzoa
Real Madril-APOEL
Tottenham-Borussia Dortmund
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar