Txapeldunen Liga
Final-laurdenak
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniarrek hutsean berdindu dute Juventusekin etxean eta ezin izan dute joaneko partidako 3 eta 0ekoa irauli. Alemaniarrek berriz, 3-1 galdu dute Monakorekin, joanekoan 1 eta 2 galdu ostean.
Alves eta Neymar, partidaren amaieran. Argazkia: Efe.
Juventus taldea Txapeldunen Ligako finalerdietan sartu da Bartzelonarekin Camp Noun hutsean berdindu ostean. Joaneko partidan, italiarrak gailendu ziren 3 eta 0.
Lehen zatian bi taldeak oso berdinduta aritu dira. Bigarrenean, kataluniarrek erasora jo dute baina ez dute aurreko kanporaketan, Paris Saint Germainen aurka, izandako eraginkortasunik agertu.
Messik aukera argiak izan ditu, Neymarrek eta Sergi Robertok bezala, baina erremate guztiak kanpora joan zaizkie. Juventus, berriz, oso sendo aritu da defentsan, bi gol hartu ditu bakarrik aurtengo Txapeldunen Ligan.
Monakok Dortmund kanporatu du
Kylian Mbappé Frantzian boladan dagoen aurrelariak eta Radamel Falcao kolonbiarrak finalerdietarako txartela eman diote Monakori, Borussia Dortmundi 3 eta 1 irabazi ostean. Joanekoan ere gailendu ziren, 2 eta 3.
Finalerdietan, Real Madril egungo txapelduna, Atletico Madril txapeldunordea edo Torinoko Juventus izango dute aurkari.
o dute aurkari.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa