Txapeldunen Liga
Final-laurdenetako joanekoa
Agentziak | Erredakzioa
Zidanen taldea 1 eta 2 gailendu da Alemanian final-laurdenetako joanekoan, eta Simoeonerenak, berriz, gehiegi barkatu die ingelesei Calderonen.
Antoine Griezmann. Argazkia: Efe.
Cristiano Ronaldon egindako bi golek markagailua Real Madrilen alde irauli dute Municheko Allianz Arena estadioan jokatutako partidan. Bayern Munich, madrildarren garai bateko mamua, Arturo Vidalen gol bati esker jarri da aurretik. Baina epaileak Javi Martinez kalera bota du eta azkenean alemaniarrak gol gehiago jasotzeko arriskuan ere izan dira, baina Neuerrek geldiketak bikainak egin ditu eta norgehiagoka 1 eta 2 amaitu da.
Gauzak horrela, Real Madril egungo txapeldunak aurrera pauso handia eman du, lehen zatian alemaniarren mende egon den arren. Atsedenaldira 1 eta 0 galtzen iritsi dira, eta 2 eta 0ekoa oso gertu izan dure, Arturo Vidalek penalti bat huts egin duelako. Bigarrenean, madrildarrek gauzak zuzendu dituzte eta azkenean 1 eta 2 gailendu dira.
Atleticok gehiegi barkatu dio Leicesterri
Atletico Madrilek 1 eta 0 irabazi dio Leicesterri Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Madrildarrak abantaila txikia izango dute sei egun barru Ingalaterran jokatuko duten neurketan, partidan jaun eta jabe izan diren arren. Gola Antoine Griezmannek egin du, penaltiz.
Simeoneren taldeak aukera argiak izan ditu gol gehiago sartzeko, baina ez dute asmatu. 1 eta 0ekoa emaitza arriskutsua da King Power Stadiumean jokatuko duten itzuliko partidari begira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa