Txapeldunen Liga
5. jardunaldia
Erredakzioa
Madrileko taldeak 1-2 irabazi dio Sporting Portugali eta multzoko lehen postua izango du jokoan Borussiaren aurka azken jardunaldian. Sevillak 1-3 galdu du Juveren aurka eta oraidik ez da sailkatu.
Varane Sporting Portugali sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lortu du Sporting Portugali 1-2 irabazita. F multzoko beste partidan Borussia Dortmundek 8-4 irabazi dio Legia Varsoviari. Borussia Dortmundek (13 puntu) eta Real Madrilek (11 puntu) multzoko lidergoa izango dute jokoan azken jardunaldian Santiago Bernabeun.
G multzoan Leicesterrek matematikoki lortu du lehen postua Brujasi 2-1 irabazita. Kobenhavnek eta Portok golik gabe berdindu (0-0) dute. Portugaldarrak bigarren dira 8 punturekin eta danimarkarrak hirugarren, 6 punturekin. Azken jardunaldian final-zortzirenetarako txartela izango dute jokoan.
Juventusek hurrengo fasera sailkatzea lortu du Sevillari irabazita (1-3). Olympique Lyonek 0-1 irabazi dio Dinamo Zagrebi eta sailkatzeko aukerekin jarraitzen du. Juve H multzoko liderra da 11 punturekin, Sevilla da bigarren 10 punturekin eta Olympique Lyon hirugarren, 7 punturekin. Lyonek eta Sevillak final-zortzirenetara saikatzea izango dute jokoan Frantzian. Andaluziarrei gol bategatik gakzeak balio die sailkapena eskuratzeko.
Bestalde, E multzoan Monaco eta Bayer Leverkusen hurrengo fasera sailkatu dira. Monacok 2-1 irabazi dio Tottenhami eta Leverkusenek CSKAren aurka bana (1-1) berdindu duen arren, sailkapena lortu du. Monakok multzoko lehen postua bermatu du, eta Leverkusen bigarren izango da. Tottenhamek (4 puntu) eta CSKAk (3 puntu) Londresen bilatuko dute Europa Ligarako txartela azken jardunaldian.
ldian.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa