Txapeldunen Liga
0-0
Erredakzioa
Partida 0-0 bukatu da, eta datorren asteazkenean erabakiko da kanporaketa Santiago Bernabeu zelaian.
Kompany eta Bale, Manchester City-Real Madril partidan zehar. Argazkia: EFE
Manchester Cityk eta Real Madrilek golik gabe (0-0) berdindu dute Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan eta kanporaketa datorren asteazkenean erabakiko da Santiago Bernabeu zelaian. Milaneko finalerako txartela egongo da jokoan.
Lehen zatian City izan da nagusi, baina Pellegrinik zuzentzen duen taldeak ez du abagune argiegirik sortu. Bigarren zatian, nagusitasuna Zidanek zuzentzen duen taldearena izan da. Gainera, Madrileko taldeak bi abagune argi izan ditu. Lehena Casemirok izan du burukada on baten ostean, baina Hart atezainak erantzun bikaina eman dio, gola eragotziz. Bigarren abagunea Jesek izan du; bere erremateak, ordea, langa jo eta kanpora joan da.
Fitxa teknikoa:
MANCHESTER CITY: Hart; Sagna, Kompany, Otamendi, Clichy; Fernando, Fernandinho; Navas (Sterling, 77. min), De Bruyne, Silva (Iheanacho, 40. min); eta AgUero.
REAL MADRIL: Keylor Navas; Carvajal, Pepe, Ramos, Marcelo; Modric, Casemiro, Kroos (Isco, 90. min); Bale, Benzema (Jese, 46. min) eta Lucas Vazquez.
EPAILEA: Cuneyt Cakir (TUR).
yt Cakir (TUR).Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa