Txapeldunen Liga
Final-laurdenak (joanekoa)
Erredakzioa
Barçak 2-1 irabazi dio Atleticori final-laurdenetako joaneko partida. Koltxoneroek 10 jokalarirekin jokatu dute 35. minututik, Torres egotzia izan baita. Bayern Münchenek 1-0 irabazi dio Benficari.
Fernando Torresek bigarren txartel horia ikusi duen unea. Argazkia: EFE
Bartzelonak eta Bayern Münchenek abantaila hartu dute Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidetan. Barçak 2-1 irabazi dio Atletico Madrili Camp Noun eta Bayernek 1-0 irabazi dio Benficari Allianz Arenan.
Bartzelonak gogotik sufritu du garaipena lortzeko. Atletico Madrilek aurrea hartu du markagailuan Fernando Torresek sartutako golari esker (0-1) eta koltxoneroak nagusi izan dira lehen zatian. Partida, ordea, 35. minutuan aldatu da; epaileak bigarren txartel horia atera dio Torresi eta Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da. Bigarren zatian, Bartzelonak emaitza irauli du, Luis Suarezen bi golei esker (2-1).
Alemanian jokatu den beste kanporaketan, Bayernek garaipen estua lortu du Benficaren aurka. Alemaniarrak azkar jarri dira aurretik Arturo Vidalek bigarren minutuan sartutako golari esker (1-0). Bayernek gol gehiago sartzeko abaguneak izan ditu, baina Benficak ere berdintzeko aukerak sortu ditu.
rak sortu ditu.Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar