23:03

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoa)

Juventus-Bayern bina amaitu da; Bartzelonak 0-2 irabazi dio Arsenali

Erredakzioa

Turinen jokatu den italiarren eta alemaniarren arteko lehia bina (2-2) berdinduta bukatu da, eta Allianz Arenan erabakiko da irabazlea. Barçak, aldiz, kanporaketa ia erabakita utzi du Londresen.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partida jokatu dira. Juventusek eta Bayern Münchenek bina (2-2) berdindu dute, eta Bartzelonak 0-2 irabazi dio Arsenali.

Turinen jokatu den Juventusen eta Bayernen arteko partida, ikusgarria izan da. Bi taldeek erritmo biziarekin jokatu eta kalitatezko partida eskaini dute Juventus Stadiumean. Lehen zatian, erakustaldia eman dute alemaniarrek eta 0-2ko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira. Muller eta Robben izan dira golegileak. Bigarren zatian, ordea, Bayern erlaxatu egin da, eta Juventusek norgehiagoka berdintzea lortu du Dybalaren eta Sturaroren golei esker (2-2).

Londreseko Emirates Stadiumean Arsenalek eta Bartzelonak partida txukuna jokatu dute, baina aurreikusitakoa baino askoz eskasagoa. Ingelesek erasokor ekin diote lehiari, baina ez dira ondo ibili jokaldiak amaitzerakoan. Bartzelonak ez du partida ona jokatu, baina bigarren zatian, kanporaketa ia erabakita utzi du Messik sartutako bi golei esker (0-2).

Final-zortzirenetako joaneko partiden emaitzak:

Arsenal - FC Bartzelona (0-2)

Juventus - Bayern München (2-2)

PSG - Chelsea (2-1)

Benfica - Zenit (1-0)

Gent - Wolfsburg (2-3)

Erroma - Real Madril (0-2)

Asteazkena, otsailaren 24a

Dynamo Kiev - Manchester City (20:45)

PSV - Atletico Madril (20:45)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena