Txapeldunen Liga
5. jardunaldia
Erredakzioa
D multzoko lidergoa eta final-zortzirenetara sailkatzea izango dute jokoan. Jardunaldia 16:00etan hasiko da Astana-Benfica partidarekin eta CSKA-Wolfsburg, 18:00etan jokatuko da.
Juventus. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte A, B, C eta D multzoetako taldeek. Jardunaldiko partida handiena, Juventus-Manchester City izango da.
Juvek eta Cityk final-zortzirenetarako txartela lortu nahi dute, baina D multzoko lidergoa ere izango dute jokoan. Ingelesak daude lehen postuan 9 punturekin eta italiarrak bigarren postuan daude, 8 punturekin. Multzoko beste partidan Sevillak (3 puntu) azken sailkatua den Borussia Monchengaldbachen (2 puntu) aurka jokatuko du. Txapelketan mantentzeko dituen aukera urriak agortu nahi dituzte bi taldeek eta Europa Liga jokatzea bermatzen duen laugarren postua ere ziurtatu nahiko dute.
A multzoan, Real Madril (10 puntu) hurrengo fasera sailkatuta dago, baina lehen postua ziurtatu nahi du Shakhtarren (3 puntu) aurka. Bestalde, PSGk (7 puntu) matematikoki final-zortzirenetara sailkatzea du helburu Malmören (3 puntu) aurka.
Manchester Unitedek eta PSVk B multzoko lidergoa izango dute jokoan. Ingelesak lehen postuan daude 7 punturekin eta holandarrak bigarren dira, 6 punturekin. Multzoko beste partidan, CSKA Moskuk (4 puntu) Wolfsburg (6 puntu) izango du aurkari, 18:00etan hasiko den partidan.
Jardunaldiko lehen norgehiagoka Astanak eta Benficak jokatuko dute, 16:00etan. Benfica liderra da 9 punturekin eta Astana, azken sailkatua 2 punturekin. C multzoko beste partidan, Atletico Madrilek final-zortzireneterako txartela lortu nahi du Galatasarayren (4 puntu) aurka.
aurka.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa