Txapeldunen Liga
Laugarren jardunaldia
A.B.
Benitezek zuzentzen duen taldeak 1-0 irabazi dio Pariseko taldeari Bernabeun. Bestalde, Sevillak 1-3 galdu du Manchester Cityren aurka eta hurrengo fasera sailkatzeko ia aukerarik gabe geratu da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Real Madril da Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lortu duen lehen taldea. Benitezek zuzentzen duen taldeak 1-0 irabazi dio PSGri Santiago Bernabeu zelaian. Ondorioz, Real Madril A multzoko liderra da 10 punturekin eta PSG bigarren postuan kokatu da, 7 punturekin. Multzoko beste partidan Shakhtar Donetskek 4-0 jipoitu du Malmö eta bi taldeek hiruna puntu dituzte.
D multzoan, aldiz, lider aldaketa egon da. Manchester Cityk 1-3 irabazi dio Sevillari Sanchez Pizjuanen eta lehen postuan da, 9 punturekin. Gaur arte liderra zen Juventusek bana (1-1) berdindu du Borussia Monchengladbachen aurka eta bigarren postura jaitsi dira, 8 puntu dituztelarik. Hirugarren postuan Sevilla dago 3 punturekin eta Emeryk zuzentzen duen taldeak ia ez du final-zortzirenetara sailkatzeko aukerarik. Multzoko azken postua Monchengaldbachentzat da, 2 punturekin.
Lidergoan sendo jarraitzen duena Benfica da. Portugaleko taldeak 2-1 irabazi dio Galatasarayri eta C multzoko lehen postuan da, 9 punturekin. Bigarren sailkatua den Atletico Madrilek (7 puntu) golik gabe berdindu du azken sailkatua den Astanaren (2 puntu) aurka. Galatasaray dago hirugarren postuan, 4 punturekin.
Azkenik, B multzoan, Manchester United kokatu da lidergoan, Old Trafforden CSKA Moskvari 1-0 irabazi ostean. Multzoko beste partidan, PSVk ezustekoa eman du Wolfsburgi 2-0 irabazita. Ondorioz, United da liderra 7 punturekin, PSV da bigarren 6 punturekin, puntu berdinekin baina hirugarren postuan da Wolfsburg eta azken postua CSKArentzat da, 4 punturekin.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa