Txapeldunen Liga
Real Madril
Erredakzioa
Essien eta Marcelo baja izango dira, eta oraindik ez dakite Luka Modric jokatzeko moduan egongo den. Borussia Dortmunden, Gotze eta Lewandowski dira albiste.
Real Madril, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Real Madrilek Borussia Dortmundi egingo dio bisita asteazken honetan, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan (20:45etik aurrera). Multzoen fasean, Mourinhoren taldea ez zen Dortmund gainditzeko gai izan. Alemanian jokatutako neurketan, 2-1 nagusitu zen Borussia, eta Santiago Bernabeun bina bukatu zen partida.
Azken bi urteetan finalerdietan geratu da Madrilgo taldea, baina aurten finalerako txartela eskuratu nahi du. Essien eta Marcelo baja izango dira, eta oraindik ez dakite Luka Modric jokatzeko moduan egongo den. Gainontzeko jokalariak prest ditu Mourinhok.
Borussia Dortmundean Mario Gotze da albiste. Jokalari gazteak Bayern Munichen jokatuko du hurrengo urtean, gaur Bayernek jakinarazi duenez. Kirol arloan, Robert Lewandowskik min hartu zuen larunbatean, Magunciaren aurka, baina sendatu da eta jokatzeko prest dago.
Ustezko hamaikakoak:
Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszczek, Subotic, Hummels, Schmelzer; Gündogan, Bender; Blaszcykowski, Götze, Reus; eta Lewandowski.
Real Madril: Diego Lopez; Sergio Ramos, Varane, Pepe, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Özil, Cristiano Ronaldo; eta Higuain.
Epailea: Bjorn Kuipers (HOL).
Futbol-zelaia: Dortmundeko Signal Iduma Park.
Ordua: 20.45.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa