Txapeldunen Liga
Txapeldunen Liga
Erredakzioa
Messi min hartuta dago, baina badirudi deialdian sartuko dela. Bestalde, Juvek eta Bayernek ere bilatuko dute finalerdietarako txartela Turinen.
Thiago Silva eta Jordi Alba joaneko PSG-Bartzelona partidan. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzulerako partida bi jokatuko dira. Camp Noun Bartzelona eta PSG (2-2 joaneko partidan) izango dira nor baino nor, eta Torinon Juventusek Bayern Munich (2-0 alemaniarren alde joaneko partidan) izango du aurkari.
Bartzelonak bina (2-2) berdindu zuen Parisen PSGren aurka, eta abantailarekin ekingo dio kanporaketako itzulerako partidari. Lionel Messiren egoera da Barçako zaleak gehien kezkatzen dituena. Argentinarra min hartuta dago, eta zalantza da partida honetarako, baina deialdian sartuko dela dirudi. Bestalde, PSGn Thiago Silva izan da azken egunotan min hartuta egon dena, baina hasierako hamaikakoan izango da brasildarra.
Juventus eta Bayern Munich ere finalerdietarako sailkapenaren bila ariko dira Turinen. Alemaniarrak dira faboritoak, joaneko partidan 2-0 irabazi zutelako. Italiarrek, ordea, ez dute erraz etsiko, eta kanporaketa maldan gora duten arren, finalerdietarako txartela lortzen saiatuko dira. Juventusek Arturo Vidal txiletarraren baja garrantzitsua izango du.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa