Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Erredakzioa
Portok eta Bayern Munichek abantaila hartu zuten joaneko neurketetan, eta Manuel Pellegriniren eta Arsene Wengerren mutilek erronka zailak izango dituzte.
Bayern Munich. Argazkia: EFE
Porto eta Bayern Munich Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkatzeko faborito nagusiak dira, baina Malagak eta Arsenalek kanporaketak iraultzeko gogor borrokatuko dute.
Andaluziako taldeak Porto indartsua hartuko du Rosaledan, joaneko norgehiagokan 1-0 galdu ondoren. Manuel Pellegrini txiletarraren taldea txapelketako ezustekorik handiena izan da, baina Portugaleko taldea Europan hil edo biziko partidak jokatzera ohituta dago.
Norgehiagoka historikoa izango da Malagarentzat, baina Txapeldunen Ligan aurrera egiteko zuri-urdinek defentsan bikain egon beharko dute. Portok gizon arriskutsuak ditu erasoan, eta Moutinhok eta Lucho Gonzalezek ederki gidatzen dute taldea. Horregatik, gakoa defentsetan egongo da.
Jardunaldiko beste neurketa Bayern Munichek eta Arsenalek jokatuko dute. Alemaniako taldeak 1-3ko garrantzitsua lortu zuen Londresen, eta kanporaketa ia erabakita utzi zuen. Hala ere, Arsene Wengerren mutilek euren mailarik onena ematen badute Bayern Munichek emaitzari eusteko sufritu egingo dute, Allianz Arena estadioan.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 11:00 - 11:30 | HERRI KIROLAK | Nafarroako Aizkolari Txapelketa |
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
17 | 12:00 - 14:00 | ESKUBALOIA | EHF: Super Amara Bera Bera vs MKS Funfloor |
17 | 12:25 - 14:00 | ATLETISMOA | Italikako Krosa |
17 | 16:00 - 17:00 | HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak |
17 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko 3. eta 4. postuak: Altuna III vs Jaka |
17 | 18:00 - 20:00 | FUTBOLA | F Liga: Reala vs Athletic |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa